Nafarroako Hipika Federazioaren Urteroko Gala ospatua izan zen joandako larunbatean, hilak 25, Iruñeko Hiru Errege Hotelean. Bertan, aurreko denboraldian zaldi kategorietako onenek esker ona jaso zuten.
Festa honetan, Nafarroako Hipika Federazioko presidente Patxi Jimenezek Nafarroako Kirolaren Institutuko Azpiegiturak eta Garapen Estrategikoko zuzendari orde Ramon Santestebanen, Iruñeko Udalako ordezkari Juanjo Echeverriaren, Espainiako Hipika Errege Federazioko idazkari nagusi Venancio Garciaren, Errioxako Federazioko presidente Federico Garciaren, Kantabriako Federazioko presidente Roberto Laherranzeren, Aragoiko Federazioko presidente Mauricio Silvaren eta Nafarroako Ehiza Federazioko presidente Jose Angel Remirezen laguntza izan zuen.
Ekitaldian Nafarroako Txapelketetako sailkatu onenek haien saria jaso zuten haien lan bikaina azpimarratuz:
• Natalia Quintana Plagaro, 2019ko Espainiako Heziera Egokituaren Txapelduna (II. Gradua).
• Saioa Iturri Arregui, 2019ko Espainiako FEDDI Txapelduna (Egokitua,II.a)
• Mikel Urdiain Juancorena, 2019ko Espainiako FEDDI Txapelduna (Egokitua,I.a)
• Diego Martinez del Moral, 2019ko 25 Urtez Azpiko Espainiako Heziera Klasiko Txapelduna.
• Uxue Rodriguez Merino, 2019ko Espainiako Trec Txapelketako brontzezko domiduna (Adingabekoen 0*)
• Sara Granados Garijo, Sofia Royo Mas eta Blanca Irujo Zulategui, 2019ko Taldekako Espainiako Trec** Txapeldunordeak
• Fernando Moreno Purroy, 2019ko Espainiako Oztopo Jauzien Lehiaketako Pistako Nagusia
• Ruben Aguado Sanchez, Nafarroako eta Espainiako Federazioetako ordezkaria Zaldi Turismo Federazio Internazionalean
Ekitaldi honetako argazkiak ikus ditzakezu ondorengo estekaren bidez:
https://www.fnhipica.com/foto/173/gala-de-entrega-de-trofeos-250120