Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan ondoren, indarrean dago martxoaren 14ko 463/2020 Errege Agintea. Beraz, COVID-19rengatik sortutako alarma egoera ofiziala da.
Errege Aginte hau lurralde nazional osoan ezarri da eta 15 egunekoa izan arren, Gorte Nagusiek luzatu dezakete.
Neurri nagusienen artean, pertsonen ibilera mugatu da, kirol instalazioak itxi dira eta kirol jarduera orokorrean bertan behera utzi da.
Gainera, komeni da adieraztea, neurriak ez betetzeak 20. artikuluak zehazten dituen zigorrak dakartzala.
Gauzak horrela, hipika jarduera guztiak bertan behera geratzen dira. Bai barneko, bai aire libreko instalazioetan egiten direnak.