HÍPICA Hace 6 años

Federatuei zuzendutako komunikatu garrantzitsua

Federatuei zuzendutako komunikatu garrantzitsua

Mezu honen bidez gogorarazi nahi dizuegu legez derrigorrezkoa dela Alarma Egoerako neurriak betezea (Martxoaren 14ko 464/2020 Errege Dekretua).  

 

- Debekatuta dago zaldiz ibiltzea kirol jarduera bezala.

 

Zaldien zaintzaz:

 

- Zaldien oinarrizko elikadura eta osasuna zaintzea izanen da helburu nagusia. Horretarako, zaldiak mugitu ahal izanen dira, haien osasunari kalterik ez egiteko.

 

- Klubek, entitate pribatuak diren aldetik, erantzukizuna dute mugimendu hori kirol instalazioetako mantentze-lanetako ohiko langileek egin dezaten. Hori ezinezkoa bada, jabeak joango dira, modu ordenatuan betiere.

 

- Pertsona bakoitzaren erantzukizuna eskatzen dugu martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko, alferrikako joan-etorriak saihestuz. 

 

- Agintariak arau hauek betetzen direla zaintzen ari dira; mesedez, izan arduratsuak eta animo guztioi!

 

OHIKO GALDERA:

 

- Aseguruko estaldurak babesten gitu alarma egoera honetan?

 

- ALARMA egoerak irauten duen bitartean, kirol-istripuen estaldura eten egingo da, baimendutako pertsonen eta jardueren zirkulazioa erabat murriztuta baitago, eta horien artean kirol-jarduerarik ez delako aurreikusten. Aldiz, zaldien osasunerako oinarrizko mantentze-lanek eragindako edozein istripu estaltzen du.