Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Lege Dekretuari dagokionez (COVID 19ren krisian hartutakoen neurri osagarriak ezartzen ditu), jakinarazten dugu Errege Dekretu Legean baimen ordaindua aplikatuko ez zaien besteren konturako langileen salbuespenen 10. atalean daudela animalien osasun-arretarako zentro, zerbitzu eta establezimenduetan lan egiten dutenak.
Gauzak horrela, Espainiako Hipika Errege Federazioaren iritziz, zaldien osasuna bermatzeko mugimendu-aukerak lehen zehaztutako baldintzetan jarraitzen dute, hau da:
- Zaldien oinarrizko mantenimendua eta elikadura eskaini beharko dira, haien osasunerako.
- Zaldiak mugitu ahal izanen dira, haien osasunari kalterik ez egiteko.
- Mugimendu hori kirol instalazioetako mantentze-lanetako ohiko langileek eginen dute, bideragarria bada, edo zaldien jabeek, aurrekoa ezinezkoa bada.
- Horretarako beharrezkoa den jendearen zirkulazioak martxoaren 14ko 464/2020 Errege Dekretuan eta martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko du beti, beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestuz.
- Autonomia-erkidego bakoitzeko albaitaritza -edo animalia-osasuneko zerbitzuek zehaztuko dituzte protokolo horiek, zaldi-zentroekin koordinatuta.
Nolanahi ere, Kirol Kontseilu Gorenaren bidez, Espainiako Hipika Errege Federazioa administrazioarekin harremanetan dago etengabe, eta sortzen diren berrikuntza guztien berri ohiko bideetatik emango da berehala.
Madrilen, 2020ko martxoaren 30ean.