Gaur, hilak 10, ondorengo informazioa argitaratu da Noticias egunkarian:
https://www.noticiasdenavarra.com/actualidad/sociedad/2020/05/09/navarra-fase-1/1044771.html
Bertan, esaten da Kirol klubek edo Kirol Elkarte Anonimoek hamar kirolari arteko taldeetan entrenamenduak egiten ahalko dituztela.
Nafarroako Hipika Federaziotik, argitu behar dugu informazio baliagarria eta gure kirolean gailendu behar duena BOEn eta Espainiako Hipika Errege Federazioaren jakinarazpen ofizialean argitaratutakoa dela, gure webgunean jasoa.
- Kirol klub eta zentroetan, betiere aire zabaleko instalazioak badira, kirol jarduera beti banaka eginen da, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Kirolariekin entrenatzaile bat sartu ahal izango da, eta zentroak entrenatzaile bat baino gehiago baditu, banakako zerbitzua eman ahal izango zaie entrenatzaile adina pertsonari.