HÍPICA Hace 5 años

57/2020 Foru Aginduak sortutako zalantzak

57/2020 Foru Aginduak sortutako zalantzak

Urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduaren interpretazioak eta Estatuko eta izaera ez profesionaleko lehiaketa ofizialari itzultzeko jarduera-protokoloak (2020-2021 denboraldia), Kirol Kontseilu Gorenak prestatuak, eta Estatuko Osasun Idazkariaren 2020ko irailaren 30eko Ebazpenarekin batera, sortu dituzten zalantzak direla eta, honako hau argitu behar da:

 

Nafarroatik kanpo lehiatu nahi duten kirolariek urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduaren 2.e) puntuan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, honela dioen tokian:

 

Kirolaren arloan, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldetik sartu eta atera ahal izango dira lehiaketa profesionaletan parte hartzen duten taldeak (kirolariak eta teknikariak), bai eta kirol arloko lehen eta bigarren mailako lehiaketa ofizial estataletan eta lanbide arlokoak ez direnetan parte hartzen dutenak ere.

Banakako kirolarien kasuan, kategoria absolutuko Espainiako Txapelketetan edo nazioarteko lehiaketa ofizialetan parte hartzen duten goi-mailako kirolari katalogatuak Nafarroako Foru Komunitateko lurraldetik sartu eta atera ahal izango dira.

Gogorarazi behar da Nafarroak eskumenak dituela osasunaren eta kirolaren arloan. Estatuko Osasun Idazkaritzaren 2020ko irailaren 30eko Ebazpenak (lehen ataleko 2.8.c puntua) 1.1. atalean aipatzen du estatu mailako lehiaketa ofizialak itzultzeko eta izaera ez profesionaleko jarduera-protokoloa (2020-2021 denboraldia), Kirol Kontseilu Gorenak egina, estatuko lehiaketa ofizialetan eta izaera ez profesionaleko lehiaketetan, eta Espainiako Federazioen antolakuntza-babespean dauden nazioarteko lehiaketak.

Protokolo horrek hitzez hitz dioenez, “autonomia-erkidegoek konpromisoa hartzen dute lehiaketak egiteko beharrezkoak diren kirolarien eta langile teknikoen joan-etorria baimentzeko. Aurrekoa betetzeko, lehiaketetan parte hartzen duten kirolarien eta teknikarien zerrenda autonomia-erkidegoetako agintari eskudunei eta, hala badagokio, tokian-tokiko agintari eskudunei bidaliko diete.”

Hala ere, Estatuko Osasun Idazkaritzaren Ebazpenaren lehenengo idatz-zatiko 1.3 atalak argitzen du 2. paragrafoan aurreikusitako neurriak gutxieneko bat direla, autonomia-erkidegoek beren eskumenak erabiliz ezar ditzaketen beste neurri batzuen kalterik gabe. Era berean, 2. paragrafoan aurreikusitako neurriei dagokienez, autonomia-erkidegoek irizpide murriztaileagoak aplikatzen ahalko dituzte.

 

Are gehiago, Kirol Kontseilu Gorenak egindako jarduera-protokoloak, 2. atalean (HELBURUAK), hitzez hitz, honako hau dio: “dokumentu hau, beste era batera ezin denez, Gobernu Zentralak eta autonomia-erkidegoek, oro har edo berariaz, kirol-jarduera guztietarako edo kirol-lehiaketetarako eman dezaketen edozein arautegiren mende egongo da eta haren subsidiarioa izango da.

 

Beraz, aplikatu beharreko araudia Osasun kontseilariak urriaren 21ean emandako 57/2020 Foru Aginduan ezarritakoa izango da. Agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitaterako aparteko prebentzio neurri berariazkoak hartu dira, COVID-19 delakoaren ondoriozko eboluzio epidemiologikoaren ondorioz.

 

Bestalde, argitu behar da kirol modalitateko kategoria nazional absolutu gorena dela lehen maila, eta bigarren maila, berriz, beheragokoa. Ez dira inolaz ere adin txikikoak, juniorrak, 21 urtetik beherakoak, 18 urtetik beherakoak eta abar.

 

Beraz: 

- Kirolari batek ere ezin izango du Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo lehiatu, Espainiako txapelketa izan eta GMK (goi-mailako kirolaria) ez bada.

Bestalde, zilegi da komunitateen arteko mugikortasuna Louoinken azterketak egiteko, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 3. artikuluan araututako irakaskuntza baita.