Atzo, igandea, Nafarroako Heziera Klasikoko eta Kirol Jokoetako Nafarroako Txapelketaren lehen fasea egin zen Acedo Club Hipicoren instalazioetan. Hasiberrien mailako, Promozioko eta 1. mailako 33 lehiakidek hartu zuten parte.
Hasiberrien kategorian, Ángela Hermoso De Mendoza Martinez eta Ikaro (Ordoki Zalditegia) izan ziren garaile Jimena Gómez Ojer eta Mendia Okariz Troncosoren aurretik, bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren (lub Deportivo Hípica Irache).
Izaro Laurnagaray Zubieta Promozio kategorian, Gadafirekin garaipena lortu zuen. Atzetik, Udane Atorrasagasti Cillero eta Órdago, June Laurnagaray Zubieta eta Txiripa eta Maialen Marichalar Pozueta Gadafirekin izan zituen.
1. mailako txandan, Leyre Valderrama Arbizuk eta Duendek irabazi zuten. Aroa Martinez De Goñi Iñigok eta Casperrek bigarren postua eskuratu zuten eta hirugarrena Nerea Erneta Ilarduyak eta Maño.
Heziera Klasikoarekin hurrengo hitzordua datorren igandean, maiatzak 16, izango da Club Hípico Añézcarren, Nafarroako Txapelketaren Bigarren Fasea eta Nafarroako Kirol Jokoak direla eta.
Esteka hauetan emaitza osoak, bideo batzuk eta argazki-galeria txiki bat ikus ditzakezu.
https://bit.ly/3n0xIFV
www.fnhipica.com/videos/
https://bit.ly/3tvngbT