HÍPICA Hace 4 años

Natalia Quintana Plagaro 2021ko Espainiako Heziera Egokituko Txapelduna

Natalia Quintana Plagaro 2021ko Espainiako Heziera Egokituko Txapelduna

Joan den asteburuan, 2021ko Espainiako Heziera Egokituko eta Masters Txapelketa Absolutua egin ziren Valentzian. Nafarroako Foru Komunitatea bi zaldik eta amazona batek ordezkatu zuten, eta lan nabarmena egin zuten.

Natalia Quintana Plagarók, Zoef Ymasen gainean, Espainiako Txapeldun bilakatu uen berriro (eta 9 dira jada) II. mailan, lehiaketa osatzen zuten fasea guztiak gaindituz.

Diego Martínez del Moral eta haren For Olimpic Games zaldiak bosgarren postua lortu zuten Master U25 kategorian.

Txapelketa honetan Nafarroako lehiaketa amaitu zuten kategoria absolutuan parte hartuz Antonio Laiz Zandiok eta Gejlholms Menottik.

Lehiaketan ez zuten zorte handirik izan eta sailkapeneko burutik urrun samar bukatu zuten.

📸 Más imágenes