Astelehenetik, hilak 21etik, Espainiako XXXIII. Ponien Txapelketa eta Espainiako Kopa lehiatzen ari da Segovian. Bertan, 278 kirolari baino gehiago parte hartzen ari dira, eta haien artean, Nafarroako Hipika Federazioko kideak diren Aiora Gerekiz Etxeandia eta Maddi Arruza Rodríguez arituko dira hurrengo egunetan.
Maddik parte hartuko du Ponien A kategorian Rosa Zeta CEM-en gainean, eta Aiorak lehiakatuko du Unclade Du Rocmet-ekin Ponien A kategoria horretan, eta Titanekin Kopan.
https://