HÍPICA Hace 4 años

Zaldizko eta amazona nafarren lan ona Kantabrian

Zaldizko eta amazona nafarren lan ona Kantabrian

Heziera Klasikoko Horses & Events- Summer Dressage Tourreko beste proba bat lehiatua izan zen abuztuaren 4tik 8ra Kantabriako Heras herrian. Estatuko lehiaketa hartan, Estatuko komunitate guztietatik etorritako ehun kirolari inguruk parte hartu zuten.

Bertan 5 amazona eta 2 zaldizko nafar aritu ziren bere onena emanez haien zaldiekin.

Parte hartzaile nafarrak:

Marta Mª Erroz Ferrer Staccato MARQ-rekin

Maria Flandes Iparaguirre Uvinetto-rekin

Borja Hortelano Bermejo Damocles-ekin

Idoia Imaz Irizar David 193-rekin

Ainhara Lejarza Izpura Yucko De Belenne-rekin

Diego Martinez Del Moral For Olimpic Games-ekin

Ohiane Ruiz Perez Dartañan-ekin

Oro har, lan onari dagokionez, haietako batzuek lehiaketako zenbait probatan lortutako podiumak nabarmendu ziren.

Lehenik eta behin, podiumaren gorenera igo ziren Diego Martinez del Moral, bi proba irabaziz (II. Tarteko Maila eta Sari Nagusia U25) eta Mara Flandes Iparraguirre eta Ainhara Lejarza Izpura; Rider 2B mailan eta Banakako San Jorge mailan, hurrenez hurren.

Era berean, Idoia Imaz Irizarrek hirugarren postua lortu zuen abuztuaren 8an, igandea, I. Maila Ertainean.

Gure amazonen eta zaldizkoen sailkapenak ikus ditzakezu ondorengo estekaren bidez:

https://online.equipe.com/es/clubs/1218447

📸 Más imágenes