Nafarroako lehendakariak, María Chivitek, Anari eta Juani eman zien 2020an Nafarroako Gobernuaren kirol-merezimenduaren zilarrezko domina, baina pandemia zela eta 2021 honetara atzeratu ziren. Ekitaldia Kultura eta Kirol Sailaren egoitzako patio isabelinoan izan zen, besteak beste, omendutako senideak, Patxi Jiménez Nafarroako Hipika Federazioko lehendakaria, Miguel Pozueta Nafarroako Kirol Institutuko zuzendari kudeatzailea eta Enrique Maya Iruñeko alkatea bertan zirela.