HÍPICA Hace 4 años

Carmen Goiburu Espainiako Zalgurdi txapelketan

Carmen Goiburu Espainiako Zalgurdi txapelketan

Irailaren 25ean eta 26an, Valentziako Betera herrian, Espainiako Zalgurdi III. Txapelketa egin zen. 22 gurdik hartu zuten parte bertan. Horietako bat Goiburu anaiek, Carmenek eta Juanek osatzen dute,  azkenekoak “groom” lanak eginez.

Biek hartu zuten parte Hermua zaldiarekin. Hamaikagarren postuan amaitu zuten bi txanden ondoren.

Txapelketa amaitzean, Carmen pozik agertu zen egindako lanaz: “Esperientzia oso ona izan da, kontuan izanik gure taldeak ez duela esperientzia handirik indoor probetan. Dena den, dena eman dugu eta asko gustatu da”.

📸 Más imágenes