Irailaren 23tik 26ra, Madrileko Hipica Las Cadenasen, Zaldi Gazteentzako Espainiako Heziera Klasikoko Txapelketa jokatu zen. Bertan, Nafarroako 3 lehiakidek parte hartu zuten.
Zazpi Urteko Kategoriatik hasita, Zolina Hipika Klubeko Mikel Ochotorena Araizek, Jonás De Gearen zaldiarekin, lehiaketa honen finalean sartzea lortu zuen, nahiz eta zaila izan azken fase horretan sartzea, lehiakide guztien kalitatea kontuan hartuta.
Beste bi foru-ordezkariak, biak entro Ecuestre Cizurkoak, sei urteko kategorian aritu ziren, etadena eman bazuten ere, ezin izan ziren azken fasean sartu. Hauek izan ziren: Marta Erroz Ferrer Staccatore Marq zaldiarekin eta Borja Hortelano Bermejo Damoklesekin. Borjak, baitortu zuen “parte hartzeaz oso pozik sentitu zela zenbait urtez geldirik egon ondoren”.