Irailaren 22tik 26ra, Madrileko Club de Campo Villan egin zen Espainiako Behor-talde eta Zaldi Gazteen Txapelketa. Bertan, Nafarroako bi amazonak, Asira Belarra Aramendia eta Elena Legarra Martiarena, izan ziren.
Lehenak, Gabo Del Solekin batera, 1,30 metroko lehiaketa jokatu zuen, eta oso sentsazio onak izan zituen lehen egunean. Bigarrenean, eragozpen fisiko batzuk zirela medio, ezin izan zuen jarraitu, eta erretiratu egin behar izan zuen. Hala eta guztiz ere, Asira oso pozik agertu zen txapelketan eman zuen urratsaz.
Elena Legarrak, berriz, Luimstra´s Lion King zaldiarekin, 1,15 metroko lehiaketa jokatu zuen. Hasierako kalifikazioan, Elenak lehen postuan amaitu zuen, “ex aequo”, bere markagailuan zero bat jarri zuten 21 zaldizko eta amazonekin.
Azkenean, Elenak barra bat eraitsi zuen, eta hamaikagarren bukatu zuen txapelketa on bat egin ondoren. Lau puntu besterik ez zituen irabazi.
Nafarroako zaldi bat, Espainiako txapelduna
Bestetik, Moneypenny, Centro Ecuestre Cizurko zaldia, Iván Serrano Saez zaldizko bilbotarra muntatzen duena, Espainiako Txapelketa irabazi zuen sei urteko moxalen kategorian.