HÍPICA Hace 4 años

Fernando Gogorza Moreno, Zilarrezko Domina Espainiako Beteranoen Txapelketan

Fernando Gogorza Moreno, Zilarrezko Domina Espainiako Beteranoen Txapelketan

Espainiako Beteranoen V. Txapelketa lehiatua izan zen joandako asteburuan Sevillako Pineda Hipika Errege Kluban. 100 bikotek parte hartu zuten, haien artean Fernando Gogorza Moreno eta Gabber.

Ordezkari nafarrek izar bateko lehiaketan parte hartu zuten. Guztira 65 bikote aritu ziren, iaz baino 40 gehiago. Zizur Hipika Zentroko kideak lan bikaina egin zuen finalerako sailkatuz. "Lehiaketa oso gogorra izan zen lehia handia baitzuen", esan zuen Gogorzak.

Txapeldunordeak taldekako lehian

Lehiakide nafarrak “Triple F” taldean aritu ziren Felipe Villanueva López eta Sin Cinaty bizkaitarrekin, Fernando Cabredo Cuesta eta Himawari C errioxarrekin eta Santiago Puix-Terreno Valero eta Price Berlin valentziarrekin batera.

Aipatutako guztien lan onari esker, zilarrezko domina lortu zuten taldekako lehiaketa honetan.

Sailkapen finala

 

  1. “Warriors”: Diego Uson Olaso Caravaggio de Lison Z-rekin, Gerardo Ortega Polo Dada de Ganex-ekin, Jose María Viloria Hernando Pretty Women-ekin eta Miguel Rodríguez Carrera Divina MQ-rekin.
  2. “Triple F”: Felipe Villanueva López Sin Cinaty-rekin, Fernando Cabredo Cuesta Himawari C-rekin eta Santiago Puix-Terreno Valero Price Berlin-ekin.
  3. "Puerta de Hierro": Clara Rotondo Urcola MST Guadix-ekin, Lorena Casas Pessino Violette du Temple-rekin, Natalia Megias Comin Capri de Courcel-ekin eta Paulina Parra Villarba Saltaprados-ekin.

 

"Oso esperientzia gogorra eta, aldi berean, oso atsegina izan da. Ni lesio larri batetik nentorren eta zaldiak bultzatu nau hobetzeko gogoa emanez. Halaber, eskerrak eman nahi dizkiot nire irakasle teknikoari, Jesús Gonzálezi, zeinak ere arrakasta horretan parte hartu baitu. Hori dela eta, gogo handia dugu datorren urtera itzultzeko. Urrezko dominaren bila etorriko gara", zion Gogorzak emozionatuta sari banaketan.

📸 Más imágenes