Joan den asteburuan, Nafarroako Hipika Federazioaren Teknifikazio Planaren barruan, TRECeko lehiaketa nazionaletan parte hartzen duten zaldizkoei eta amazonei zuzendutako clinic bat egin zen Zolinan.
José Romera Fernández zaldizko nafarrak eman du ikastaro hau eta landa-orientazioko eta -erregulartasuneko tekniketan oinarritu da. Nafarroako eta Euskal Herriko selekzioetako 19 kirolari izan dira bertan.