Joan den larunbatean, martxoaren 26an, ArabakoLeciñana de Ocako kontzejuan, Argantzungo Raid Hipikoaren XVI. Edizioa egin zen. Bertan, lau kirolari nafarrek parte hartu zuten eta lehiaketako "proba nagusian", CEAOn* 80 kilometrokoan, bi domina lortu zituzten.
María Echaniz Cintorak, Hamdra TX zaldiaren gainean, bigarren postua lortu zuen eta Imanol Ocaña Echavarrenek, Celta Bar-ekin, hirugarren postua lortu zuen aipatutako proban.
Silvia Pérez de Zabalza Ruggeri eta Anwar Pataki zaldia , CEAn 60 kilometroko promozioan parte hartu zuten eta Susana Heredia Sánchezek Curni Bar-en gainean, 40 kilometroko promozioan.
Erantsitako estekan, sailkapenenak kontsulta daitezke.
ttps://bit.ly/3tTvkFR