Apirilaren 1etik 3ra bitartean, Gironako Banyoles Klub Hipikoaren instalazioetan Horseballeko Liga Nazionaleko hiru jardunaldi izan ziren. Bertan Horseball Iruña emakume nafar taldea parte hartzen du, aurten hasi den txapelketan.
Izaskun Igarretak entrenatutako taldeak garaipen bat eta bi porrota lortu zituen.
Horseball Iruña emakumezkoen taldea sei jokalarik osatzen dute: Jenny Geerts, Laia Homdeu, Laura Catalá, Mireia Malet, Elena Domingo eta Carlota Mendoza. Guztiak Izaskun Igarretak trebatzen ditu, eta oso harro dago bere jokalarien lanaz.
Erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu emaitzak eta sailkapena.