Azaroaren 19ko eta 20ko asteburuan, Nafarroako Hipika Federazioak, kirol hori garatzeko eta hobetzeko etengabeko prestakuntzak duen garrantziaz jabeturik, Tres Reyes hotelean, Kirol Teknikariei, Klubei eta Zaldi-zentroei zuzendutako mintegia antolatu zuen. Mintegiaren gaia Zaldi-entrenamenduaren eta -jardueren Irakaskuntzaren eta Plangintzaren Metodologia eguneratzea zen.
Hiru atal eta mahai-ingurua
Guztira 12 pertsonak, bederatzi emakumek eta hiru gizonek, programa garatu zuten, lau orduko hiru multzotan banatuta. Gerardo Ortega Polo jaunak, Balear Federazio Hipikoko lehendakari ohiak eta Gorputz Jardueraren eta Kirolaren Zientzietako lizentziatuak, eta Antoni Albertí Amengual jaunak, Psikologiako doktoreak, eman zituzten.
Hauek izan ziren bloke horien edukiak:
1. “Fundamentos metodológicos de la enseñanza de la equitación y su didáctica”.
2. “La importancia de la planificación y la periodización del entrenamiento en la enseñanza y el rendimiento deportivo en equitación. La planificación de las actividades ecuestres”.
3. “Organización de actividades lúdicas y competición alternativa: Poni Games, Tests de Caprilli, Pruebas Hunter, Pruebas de Estilo…Su aplicación a la Enseñanza de la Equitación“.
Gai horiez gain, mahai-ingurua ere egin zen, interes orokor eta profesionaleko gaiak eztabaidatzeko.
Ortdutegiak:
Larunbata, hilak 19:
• 10:00etatik 14:00etara
• 16:00etatik 20:00etara.
Igandea, hilak 20:
• 10:00etatik 14:00etara.
Erantsitako dokumentuan ikus ditzakezu parte hartu duten teknikariak eta hizlarien merezimenduak.