Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko (NAPI) klaustroan eman zituen atzo Maria Chivite Navascuések Nafarroako Gobernuak aitortutako Kirol Merezimenduaren Dominak.
Urrezko Domina Nerea Pena Abaurrea eskubaloiko jokalariarentzat izan zen. Cristina Ullate Fernándezen eskutik Nafarroako hipika ere izan zen betan, eta hark Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina jaso zuen, “1995etik Nafarroako zenbait ikastetxetan zenbait diziplina hipiko sustatzeko egindako lanagatik”.
Zorionak Cristina!