HÍPICA Hace 8 años

II. EQUISUR EUROPA HIPIKA EGOKITUARI BURUZKO MINTZALDIA LABION

II. EQUISUR EUROPA HIPIKA EGOKITUARI BURUZKO MINTZALDIA LABION

Apirilak 29, 30 eta maiatzak 1, Labioko Biki Blasco Hipika Klubako instalazioetan ospatu zen Equisur Europa Hipika Egokituari buruzko mintegia. Zentroko Zuzendari eta Nafarroako Federazioko diziplina honetako batzordekide Biki Blascok antolatu zuen.

 

Parte-harte arrakastatsua izan zen Nafarroako, Euskadiko eta Madrilgo Federazioetako kideak bildu zirelako klase teoriko-praktikak jasotzkeo nahian.

Hona hemen irakasle gonbidatuak eta hizlarien zerrenda:

 

- Patricia Nadoux: Hipika Federazio Internazionaleko Hipika Egokitua Aholkularia. Jauzi eta Heziera Egokitua irakaslea. Heziera Klasikoko Epaile Nazionala. 

- Fátima Cao: Rfheko diziplina arduraduna.

- María Resano Zuazu: Albaitari zaldi-fisioterapian eta errehabilitazioan aditua. 

- Laura Cabalgante Jiménez: Kiromasajista eta osteopata. 8 urte daramatza lan egiten Biki Blasko hipika eta zaldi-terapiako zentroan. 

- Amaia Usarraga Ayesa eta Mikel Otxotorena Araiz: Biki Blasko Zentroko Hipika Egokitua entrenatzaileak. 

- Biki Blasco Gamarra: Zentroko zuzendaria eta Nafarroako Federazioko Hipika Egokitua batzordekidea. 

 

Larunbat goizean, Nafarroako Hipika Federazioko Presidente Patxi Jiménez Huartek agurra eman ondoren, hizlarien hausnarketak gozatu ahal genituen. Arratsaldean, kirolariak beraien zaldien gainean jarri ziren Patricia Nadouxen eta beraien entrenatzaileen jarraibideak praktikan jartzen.

 

Bigarren egunean, hipika egokitutako kirolariek repris bat egin zuten eta azaldutakoek epaileen lanak egin zituzten (ariketa baliotsua da entrenatzaile, kirolari eta taldeentzat). Honetaz gain, sesioi pertsonalizatuak programatu izan ziren aztertzeko asmoz.

 

Astelehenean 2012 eta 2016ko Joku Olinpikoetako hipika egokitutako partaideen bideoak ikusi eta komentatu ziren eta azkenik, egindako lanari buruzko hausnarketak partekatu izan ziren mahai-inguru baten bidez.

 

 

Partaide guztiek beraien poza adierazi zuten egindako lanagatik eta bai jasotako formakuntza bai irakasleen kalitatea eskertu zituzten.  

 

                                 


📸 Más imágenes