HÍPICA Hace 8 años

Nafarroako "Enganches" Selekzioak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Nafarroako "Enganches" Selekzioak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan

Nafarroak domina eskuratu zuen "Limones" kategorian

 

Nafarroako "Enganches" Selekzioaren jokaera oparoa izan zen pasa zen asteburuan Ávilako Arenas de San Pedro herrian lehiatutako Espainiako Txapelketan. Foru Komunitateak 5 ordezkari izan zituen: bat "Troncos" kategorian non 2 zaldik tira egiten duten, eta beste lauak "Limoneras"-en. Azken kategoria honetan, zaldi batek tira egiten du eta Nafarroak brontzezko domina eskuratu zuen taldeen arteko lehiaketan.

 

Maila ona banakako modalitatean

 

Gureak hasi ziren lehiakatzen ostiralean heziera proban, larunbatean cross-ean eta igandean erabilerraztasun kategorian ("konoen proba").

Lehiaketa osoan, non geitzen diren hiru probetan lortutako puntuak, David Iriartek eta Leticia Casanovak lortu zuten posturik onena 9. postuan. "Troncos" modalitatean, Isidro Ongay-k eta Adela López-ek ere lan ona egin zuten 7. postuan bukatuz.

Modu berean azpmiarratzekoa da Carmen eta Juan Goiburuk osatutako bikotearen 5. postua hezieran eta 6.a erabilerraztasun diziplinan.

 

Taldeen arteko lehiaketan lortutako domina

 

Banakako lehiaketa egin ondoren, Miguel eta Eladio Yanguasek, David Iriartek, Leticia Casanovak, Carmen eta Juan Goiburuk elkarrekin lehiatu zuten taldeen arteko txapelketan. Emaitza finala atera zen guztien emaitzak gehitu ondoren okerrena ezik. Modu honetan, brontzezko domina nafarrentzat izan zen.

Podiumean, Sevillako Yeguada Los Sueños lehena izan zen eta Arcos de la Fronterako El Parón Kirol eta Kultur Kluba txapeldunordea.

Txapelketa bukatu eta gero Nafarroako Hipika Presidenteak Patxi Jiménez Huartek bere kideak zoriondu zituen egin zuten lanagatik eta beraien aurreko prestakuntza.  Bere hitzetan: “pozik gaude bai gure partaideen mailarengatik, bai Nafarroan diziplina gazte honetara lagun berriak gerturatzeagatik”.

 

 

Nafarroako Selekzioaren osaketa:

 

 Limonera

Cristina Martín Martin eta Tirso Santamaría Zudaire

David Iriarte Aguirre eta Leticia Casanova Ovejas

Carmen Goiburu Esnaola eta Juan Goiburu Esnaola

Lázaro Miguel Zubiría eta Eladio Yanguas Jiménez

 

Troncos

Isidro Ongay Aldunate eta Adela Lopez Ramallal 


📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados