Añezkar Hipika Klubean ospatu zen Nafarroako II. Ponigames Txapelketa non pare hartu zuten 35 zaldizkok eta amazonak, zortzi taldetan eta bi kategoriatan: "mini" eta "infantil".
Hipikako giro itzela izan zuen lehiaketak eta lehiakideek beraien ilusio eta trebetasuna erakutsi zuten monitore eta familien aurrean. Azken hauek animatu zituzten eten gabe.
Txapelketak sei proba izan zituen: Banderak, botilak, teniseko pilotak, postaria, ontziak eta espatak.
Denbora marken aldetik emaitzak estuak izan ziren eta talde urdinak irabazi zuen haur kategorian eta talde horiak "mini" kategorian.
Parte hartu zuten taldeek eta partaideek honako hauek izan ziren:
- Talde zeru-urdina: June, Carlos, Cristina, Asier eta Ekaitz.
- Talde Fuksia: Unai, Carla, Ainhoa eta Nahia.
- Talde Berdea: Carla, Mikaela, Nahia, Elena eta Lucia.
- Talde Horia: Fermin, Adrian, Maider, Irati eta Carlos.
- Talde Gorria: Irene, Ailen, Elena, Leire eta Clara.
- Talde Laranja: Lucia, Aitana, Laura eta Miriam.
- Talde Morea: Maria, Mario, Katrin, Mikel eta Marta.
- Talde Urdina: Unax, Aimar, Nora eta Veronica.
Arantza Ripodasek egin zituen speaker-lanak Ripodas eta probako zuzendariak Silvia Pérez de Zabalzak egin zuen sari-banaketa Nafarroako Hipika Federazioko presidente Patxi Jimenez Huarterekin batera.