HÍPICA Hace 8 años

Ostiraleko albistea: CSN** San Fermin XXVI. Sari Handia Teresa Morenoren Oroimenez

Ostiraleko albistea: CSN** San Fermin XXVI. Sari Handia Teresa Morenoren Oroimenez

Irailaren 9ko (larunbata) irteeren zerrenda eta emaitzak atxikitu ditugu.

XABIER ZABALETAK BERE MAILA ERAKUTSI ZUEN PROBA NAGUSIA IRABAZIZ 



Ostiral honetan Añezcar Klub Hipukoak ospatu zen CSN**San Fermin Teresa Morenoren Oroimenezko Txapelketako 1. jardunaldia. 120 zaldi baino gehiago atera ziren eta honek esan nahi du proba finkatu egin dela zaldizkoen eta amazonen egutegian.


Irekiera-proba 1,25 metroko altuera izan zen, Martín Motos dendak babestu zuen eta Xabier Zabaleta Susperreguik menderatu zuen 3 segundu baino gehiagoko abantaila lortuz Antonio Sueñen eta Pablo Dominguezekiko. Zaldizko nafarrak bi akatsik gabeko ibilbide egin zituen Dunarty eta Didam zaldien gainean. 


Añezcar Klub Hipikoa proba 1,15 metrokoa izan zen eta Kevin González de Zaratek lortu zuen garaipena Nassander Del Pasekin. Segundu bat baino gutxiagoko abantaila atera zion bigarrenari, Jaime Martínezi eta bere zaldia Kostean M-ri. Antonio Alacala Galiano izan zen hirugarrena Thello De Arratiaren gainean.


Arratsaldeko probetan, Nafarroako jauziaren maila handia argi geratu zen. Leyre Olmo, Ainara Villanueva, Karine Manrique, Catarina Ferreira, Ane Arraiza, Clara Anderez, Anna Aycoberry, Miryam Ayerra eta Uxue Huarte amazonek eta zaldizko beteranu ilustreak Fernando Martínez De Albornozek bate zituzten beraien probak penalizaziorik gabe. 

📄 Documentos relacionados