HÍPICA Hace 8 años

JARDUNALDI ARRAKASTATSUA ZALDIZKO NAFARRENTZAT

Argazki Bilduma


Larunbat honetan  Añezkar Klub Hipikoko instalazioetan ospatu zen CSN** San Fermín "Teresa Moreno Oroimenezko” Sari Nagusia. 5 proba lehiatu ziren eta zaldizko eta amazona nafarrek paper ona egin zuten. 


Goizean ospatutako lehenengo proban ikusi ahal genuen nola igo zen podiumeko hirugarren tokira Clara Anderez amazona. Bigarren proban, Nafarroako Álvaro Ahechuk bigarren postua lortu zuen eta kategoria honetan azpimarratzekoak dira Rocío Lozanok eta Adriana Villanuevak lortutako 5. eta 6. posizioak ere bai. Goizeko probak bukatu baino lehen ikusi genuen beste nafar bat podiumera igotzen Karine Manrique hirugarrena izan zen.


"Hotel Tres Reyes Sariko" proban gozatu genituen momentu hunkigarrienak lehenengo hiru sailkatuen artean diferentzia segundu eta erdikoa baino gutxiagokoa izan baitzen. Harmailak pasioz bizi zuen tranko bakoitza garrantsitzua izan zitekeelako garaipena lortzeko. Azkenik Manuel Sendagortak eta Phenix Decamarinak osatutako bikoteak proba irabazi zuen Kevin González de Zarate eta Moon Red bigarrenak, eta Almudena Goicolea eta Swatch Hoy hirugarrenak izanda.


"Nafarroako Gobernua" Proban nafarren emanaldi itzela ikusi ahal zen sailkapenetako lehendabiziko tokiak lortuz.  Lehia handiko "bataila" izan ondoren,  Kevin González de Zaratek garaipena lortu zuen Caspar II-arekin. Nafarroako zaldizkoak Mikel Otxotorena eta Jesús González ere igo ziren podiumera Bolsoi de Monteverde eta Dunarty zaldiekin. Jesús González gehitu zen nafarren festara laugarren eta bosgarren posizioak lortzen Didam eta Chacclight zaldiekin. Proban egon zen Primitivo Sanchez Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutoko Presidenteordea eta berak sariak eman zizkien txapeldunei.


Eta jardunialdaren amaieraren gisa azpimarratzekoa da Nafarroako Hipika Federazioak Fernando Martínez de Albornoz Boneti egindako homenaldi maitakorra bere kirol ibilbideagatik. "Pichi"-k, Hipikan ezagutzen duten bezala, opari bat jaso zuen Patxi Jiménez Huarteren Nafarroako Hipika Federazioaren Presidentearen eskutik.

📄 Documentos relacionados