Irailaren 23 eta 24ko asteburuan Erriberriko "La Pinturita" zaldi-lursailean lehiatu zen Nafarroako Gurdi-Txapelketa Osoa. 10 taldek parte hartu zuten. Atleta batek (gidaria) eta Groom batek (kopilotua) talde bakoitza osatzen zuten. Limoneras kategoria zaldi bakarrekoa izan zen eta Troncos-ena, bi zaldikoa.
Guztiek hiru proba gainditu behar izan zuten: Lehenik hezierarena, non ariketa zehaztua (reprise) egin behar zuten epaileek trebetasuna balioesteko. Bigarrenik, konoen proba non oztopoak gainditu behar izan zituzten konoen gainean zeunden pilotak botatzen. Azkenik maratoiaren proban erresistentzia izan zen gakoa oztopo guztiak akatsik gabe eta ahalik eta azkarren pasatu behar izan zituztelako.
Zirkuituen zailtasun itzela
Limoneras modalitatean Carmen Goiburu izan zen zirkuitu osoa bete zuen lehiakide bakarra. Maratoiko probaren zailtasunak kanporatu zituen David Iriarte, Lazaro Zubiria eta Cristina Martin aurkariak.
Troncos-en, David Aramendía erregularrena izan zen bi probako garailea izanda eta bestan, bigarrena. Juan Goiburuk bigarren posizioan amaitu zuen eta hirugarrenean, Isidoro Ongay. Etxekoak irabazi zuen Hezieran baina gero sufritu zuen Konoetan eta Maratoian.
Hasiberrien kategorian Javier Arsuagak irabazi zuen Limonera-ko modalitatean.
Hona hemen argazki bilduma eta atxikita dagoen dokumentuan sailkapen guztiak kontsulta ditzakezu.