Irailaren 22an ospatu zen D´Artagnan Ibilbide Europarra zabaltzeko konferentzia. Lehendabiziko hipika-ibilbide europarra da eta Nafarroako Hipika Federazioak parte hartzen du antolatzen eta ezagutarazten.
Craol Dega, Okzitaniako Presidente andrea, eta Philippe Martin jauna, Gers Departamenduko Presidente jauna ekimenaren buruak izan ziren.
Konferentzia honetan, Rubén Aguado Sánchezek, gure Federaziko ordezkariak Nafarroan egindako lana eta lehendabiziko emaitzak erakutsi zituen. Honetaz gain, ohorezko mosketari izendatua izan zen.
Goizean, jarraipen batzordea ospatu zen non proiektuko detaileak eta sustapena zehaztu ziren. Adibidez, Ibilbidearen hedatzea eta bere aurkezpena Europako Ibilbide Kulturala bihurtzeko.