HÍPICA Hace 8 años

Nafarroako Heziera Klasiko eta Egokitutako Txapelketako 7. Faseko emaitzak

Nafarroako Heziera Klasiko eta Egokitutako Txapelketako 7. Faseko emaitzak

Urriaren 1ean Labioko Biki Blasko Hipika Klubean Nafarroako Heziera Klasiko eta Egokitutako Txapelketako 7. Fasea ospatu zen 45 bikotek parte hartu zuten.

Egokitutako kategoriak 4 gradu izan zituen. Beatriz Galván hoberena izan zen IV. Gradukoan Aixa zaldiarekin eta Amaia Unzué Antares-en gainean III. Graduko modalitatean. Kategoriako azken bi modalitatateetan Natalia Quintanak eta Saioa Iturrik elkarri banatu zizkion sariak. Natalia II. Graduko podiumeko tokirik altuenera igo zen Walinorekin, eta  Saioak Odínarekin gauza bera egin zuen Espainiako Adimen-desgaitasun duen pertsonentzako kiroletako Federazioko II. Graduko txapelketan.      

Haien esfortzutaz gozatu ondoren, Nafarroako Heziera Klasiko Txapelketako 7. Fasea ospatu zen eta zaldizko eta amazona gazteenek 1. eta 2. mailetan bildu ziren.  

Lehandabizikoan, Claudia Maldonadok eta Sueñok lehenengo postua lortu zuten, Claudia Jiménezek eta Tangok bigarrena eta María Alonsok hirugarrena Camarónekin.

Bigarren mailako kategorian, Asier Gerrero hoberena izan zen Jaramagorekin lortutako 396 punturi esker. Beraien atzean Idoia Recalde eta Camarón bigarren eta Irene Martínez Fogoneroren gainean hirugarren posizioetan geratu ziren.

Beste mailetan, Amaya Usarragak eta Odínek 3.a irabazi zuten, Leire Urbiolak eta Idifixek 4.a eta Mikel Otxotorenak 5.a Bolshoiren laguntzarekin.

https://


Emaitzak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan eta lehiaketako argazkiak hemen  

 

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados