HÍPICA Hace 8 años

2017ko Cordobako Zaldi-Turismo I. Feria Internazionala

2017ko Cordobako Zaldi-Turismo I. Feria Internazionala

Urriaren 7an Kordoban ospatu zen hango herriko udalak antolatutako Zaldi-Turismo I. Feria Internazionala.

Pedro Checa jaunak, Kordobako udalako 1. alkateordeak eta Turismo eta Promozioko delegatuak aurkezpen teknikoa egin zuen eta lan-saioa hasi zen Fernando Vizcainoren, Espainiako Errege Federazioko Espainia Zaldi-Turismo markako Zuzendari-kordinatzailearen “Zaldi-Turismoko instituzio esparru Nazionala eta Internazionala” konferentziarekin. Ondoren, Thierry Maurouard jaunak, Zaldi-Turismo Federazio Internazionaleko delegatu teknikoak hitza hartu zuen eta Europako egituraz, antolakuntzaz eta proiektutaz hitz egin zuen. Esate baterako, Route D´Artagnan ibilbideko detaileak birpasatu zituen (4 mila kilometrokoa dena eta Herbehereetatik, Belgikatik, Alemaniatik, Italiatik, Frantziatik eta Nafarroa-Espainiatik pasatzen dena). Jesús Ligero jaunak, Cordobako udalako Turismo Zuzendari Nagusiak moderatzaile lanak egin zituen.

Eguerdian Ferian stand propioak zituzten arduradunak aurkeztu ziren eta beraien nezioetaz, helmuga turistikoetaz eta zaldi-produktuetaz mintzatu ziren. Honako hauek izan ziren protagonistak: Anatre, Arte Andaluz, Ayto Almonte, Carreras de Sanlúcar-Real Sociedad Carreras de Caballos, Centro de Turismo Ecuestre Campo Alegre, Centro Ecuestre Dehesas Extremeñas, Club Hípico El Ranchito, Córdoba Destino Ecuestre, Córdoba Ecuestre, Doñana Hípica El Pasadoble, Equinarte, Escuela de Arte Ecuestre Costa del Sol, Fiesta de los Piostros de Pedroche, Gredos a Caballo, Pasaporte Ecuestre, Rancho El Rocío, Torrestrella S.A./a Campo Abierto. Turismo Ecuestre Doñana eta Turismo Ecuestre Osuna.

Fernando Vizcaino Nodal jaunak, Zuzendari Kordinatzaileak, Patxi Jiménez Huarte jaunak, Adituen Batzorde kideak eta Nafarroako Hipika Federazioko Presidenteak, Raquel Antonio, Sandra Medina eta Begoña Brea andreek eta Venancio García Ovies jaunak, Federazioko Idazkari Nagusiak Espainiako Hipika Errege Federazioa ordezkatu zuten Zaldi-Turismoa sustatzeko.

Arratsaldean, bi mahai-inguru landu ziren: “Ekimen empresarial arrakastatsuen aurkezpena eta Zaldi-Turismoko jardunbide egokiak".

Horsense Spain-eko Carmen Valenzuela andrea. Entre Toros y Caballos-eko Diego Martinez jauna. Dehesa Montenmedio-ko Antonio Blázquez jauna. Agetrea-ko, Rafael Belmonte jauna. Snete-ko, Jean-Michel Justrafe jauna. 

Mahai-inguruaren titulua: Zaldi-Turismoko Garapen eta Promozioaren Aldeko Eredu Internazionalak". 

Thiery Mauroyard jaunak, Frantziako Hipika Federazioko ordezkariak eredu frantziarra aurkeztu zuen.

Fernando Vizcaino Nodal, Espainiako Federazioko kidea, Espainiako Zaldi-Turismoko Marketaz mintzatu zen. 

Ekitaldi ofiziala amaitu zen Cordobako Errege Zalditegietan non "Pasión y Duende del Caballo Andaluz" ikuskizunaz eta Fernando Vizcaino Nodali bere ibilbide profesional bikainarengatik egindako omenalditaz gozatu zuten.

 

 

📸 Más imágenes