HÍPICA Hace 8 años

Nafarroako Mosketarien I. Topaketa

Nafarroako Mosketarien I. Topaketa

Pasa zen igandean Leyre Monasterioan Nafarroako mosketarien lehenengo topaketa ospatu zen eta autoritateen artean, Pierre Casabonnek, Béarn eta Gascogneko mosketarien elkarteko Presidenteak parte hartu zuen ere bai.

Jardunaldia hasi zen gure mosketarien erakustaldia zaldiz antolatutako merkatuaren inguru. Jende asko gerturatu zen zonaldea eta mosketarien giroa gozatzeko.

Ondoren, Nafarroako mosketarien izendapenaren ekimena egin zen Patxi Jimenez Huarte Nafarroako Hipika Federazioko Presidente burua izanda. Ongi etorria eman ondoren, ondorengo pertsonen lana azpimarratu eta eskertu egin zen:

 

Mosketarien ibilbidea diseinatzeagatik eta garatzeagatik:

- Jesus Maso

- César Pérez de Zabalza

 

Bi Nafarroen arteko lana aurrera ateratzeagatik:

- Pierre Casabonne

- Ángel Luis de Miguel

- Ruben Aguado 

 

Fernando Vizcaino Nodalek, Ohorezko Mosketariaren Diploma jaso zuen. Vizcaino Nodal jauna, Espainiako Hipika Errege Federazioko Zaldi-Turismo departamentuko Zuzendaria da. 

 

Honetaz gain, Leyreko Monasterioko Abadeak lehendabiziko espata eman zion mosketaririk gazteenari. Azkenik, Nafarroako Hipika Federazioko Presidentea eta Béarn eta Gascogneko mosketarien elkarteko Presidenteak elkarrekin ekimenaren sinadura protagonizatu zuten.


📸 Más imágenes