HÍPICA Hace 8 años

Natalia Quintana Madrilgo Zaldi Astean

Natalia Quintana Madrilgo Zaldi Astean

Azaroaren 25 eta 26 asteburuan, heziera egokitutako amazona nafarrak parte hartu zuen Madrid Horse Week-en Walinorekin, bere zaldi berriarekin. Publikoak bere ilusioa eta kalitatea eskertu zion emozio eta txalo handiz. Nataliak bere maila erakutsi zuen hirugarren aldiz topaketa honetan. 

Goizean emanaldien pistan,  Fatima Caok Espainiako Hipika Errege Federazioko Heziera Egokitutako arduradunak 20 minutuko entrenamendu zuzendu eta azaldu zuen. Ondoren, Nicolas Escottek, Fatimaren entrenatzaileak amazona egokitu internazionalaren entrenamendua zertan datzan azaldu zuen.

Arratsaldean pista nagusian, Nataliak 2017ko Espainiako Txapelketan musikarekin egindako Kur reprise erakutsi zuen. Ariketa honi esker Segobiako CECYL-en lehiatutako topaketan Espainiako II. Graduko Txapeldun izan zen. 

Jardunadia amaitu zen Alfonso X El Sabio CDI 5* FrreStyle Sari Nagusiko finala ospatu zen eta Beatriz Ferrer Salatek irabazi zuen Delgado zaldiaren gainean. Daniel Entrecanales Madrid Horse Week-eko Zuzendariak eta Alfonso X El Sabio Unibertsitateko Errektoreak titulua eman zion txapeldunari. 

Urtero, Madrid Horse Week ekimenak oihartzun handiagoa du programatutatko jardueren kalitate eta kantitatearengatik eta eskertzekoa da Heziera Egokitutako erakustaldiak izatea.  

📸 Más imágenes