Marina Zapata Gutiérrez, Nafarroako Hipika Federazioko Trec Batzordekideak eta Zolina Hipika Klubako arduradunak Nafarroako Gobernuko Kirol Merezimendurako Zilarrezko Domina jaso zuen Uxue Barkos Nafarroako Gobernuaren Presidentearen eskutik. Ekitaldian, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznárezek; Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilariak, Ana Herrerak; NKGIko zuzendari kudeatzaileak, Rubén Goñik, eta Kiroleko zuzendariordeak, Primitivo Sánchezek parte hartu zuten ere bai.
Nafarroako Gobernuko Jauregiko Tronu Aretoan ospatutako ekimenan, Marina Zapata Gutierrezek, Patxi Jiménez Nafarroako Hipika Federzioko Presidentea eta Ignazio Galarraga Presidenteordea bere ondoan izan zituen.