HÍPICA Hace 8 años

Urteroko Hipika Afari Gala Urtarrilaren 27an Tres Reyes Hotelean

Urteroko Hipika Afari Gala Urtarrilaren 27an Tres Reyes Hotelean

2017ko hipika lehiaketak amaitu ondoren, Federazioaren urteroko Gala ospatuko dugu.  Nafar Hipika festa honetan gure zaldizko eta amazonen arrakastak partekatu ahalko ditugu. 

 

2018ko urtarrilaren 27an, larunbatean, 21:30etik Tres Reyes Hotelean Urteroko Afari Gala ospatuko dugu.

 

Afarian zehar, Nafarroako Txapelketako diziplina desberdinetako txapeldunei, txapeldunordei eta hirugarren sailkatuei haien sariak emango dizkiegu. Alegia, Heziera Klasiko, Heziera Egokitua, Oztopo Jauzi, Raid, Behizain Heziera, Trec eta Zalgurdiak modalitateetako protagonistei. 

 

Modu berean Espainiako Txapelketetan eta Lehiaketa Internazionaletan distiratu zuten kirolariek ere, beraien esker ona izango dute.

 

Afariko mahailagunek zozketatuko diren ondorengo detaileak gozatu ahalko dituzte: Irurtzungo Albaitaritza enpresako zaldientzako produktu sortak, Onegin enpresak oparitutako ardo sortak, Espainiako Hipika Errege Federazioko eta Nafarroako Hipika Federazioko opariak eta Lizarrako Riezu Erloju-dendak prestatutako sorpresa pare bat.     

 

Honetaz gain, urtero bezala, galan ere musika, animazioa eta hiru orduko dantzaldia izanen ditugu.

 

Menuko prezioak 48 eurokoa helduentzat eta 30 eurokoa "gure zaldizko gazteentzat" izango dira.

 

Gonbidapenak eskura daitezke Federazioan 2018ko urtarrilaren 10etik 23ra. Hotelak mahailagunen kopurua jakin behar du urtarrilaren 23an, asteartean.  

📄 Documentos relacionados