HÍPICA Hace 8 años

Giro bikaina Federazioko Urteroko Galan

Giro bikaina Federazioko Urteroko Galan

Joan den urtarrilaren 27an Nafarroako Hipika Federazioak urteroko gala ospatu zuen Iruñeko Tres Reyes Hotelean. 300 lagun elkartu ziren Nafarroako Txapelketako kategoria ezberdinetako txapeldun, txapeldunorde eta 3. sailkatuei sariak emateko. Modu berean, Espainiako Txapelketetan eta beste lehiaketa internazionaletan distiratu zutenek haien saria izan zuten.

 

Festa honetan Nafarroako Hipika Federazioko Presidenteak eta Zuzendaritza Batzordeak parte hartu zuten, baita autoritateek ere. Alegia, Ana Herrera Kultura, Kirol eta Gazteriako Kontseilaria, Ana Lizarraga Turismo-Marketing Zerbitzuko Zuzendaria, Venancio Garcia Espainiako Hipika Errege Federazioko Idazkari Nagusiak eta Roberto Laherran (Kantabria), Federico Garcia (Errioxa) eta Mauricio Silva (Aragoi) lurralde federazioetako presidenteak.

 

Patxi Jimenez Nafarroako Hipika Federazioko Presidentearen hitzetan “2017koa denboraldi bikaina izan zen, bai gure zaldizko eta amazonen jokabidearen aldetik, bai kluben, teknikarien, epaileen, zuzendarien eta hipikka familia guztiaren inplikazioaren ikuspuntutik".

 

Honetaz gain, Jimenez azpimarratu zuen hipika nafarraren sasoian dagoela 27 klub federatu izanda, 9 diziplinako lehiaketa antolatuz eta jolas-kultur ikuspuntutik ibilaldiak eta zaldi-turismoa bultzatuz. 

 

Presidenteak erronkak ere birpasatu zituen. Alegia, Equi Sur Hitzorduarena, Akitania, Euskadi, Errioxa eta Aragoirekin elkarlanean aritzeko; D´Artagnan ibilaldiarena, Europa Komuniatearen babesa duena; edota "Zaldi-Turismo Espainia" markarekiko atxikimenduarena. 

 

Azkenik, Patxi Jimenezek eskerrak eman nahi izan zizkien bizitza osoan hipikaren alde lan egin dutenei. Haien artean, Pablo Hermoso de Mendoza Jaunari, burtzikari nafar ospetsuaren aitari.

 

Argazki galeria ikusi daiteke ondorengo estekaren bitartez:

http://www.fnhipica.com/foto/151/Gala-Anual-280118

📸 Más imágenes