Heziera Klasiko Egokituaren IV. Jardunaldi Nazionalak izan ziren otsailaren 23tik 25era Segoviako Gaztelu eta Leoneko Hipika Zentroan.
Amaya Unzue eta Natalia Quintana kirolariek eta Amaia Usarraga eta Nicolas Escot entrenatzaileek, Laura Cabalgante prestatzaile fisikoak, Karine Manrique eta Ana Tiraplegui epaileek, Patxi Jimenez Huarte Federazioko Presidenteak eta Biki Blasco Federazioko Hipika Egokituaren Batzordekideak espedizio nafarra osatu zuten.
Partaideek ospa handiko profesionalek emandako hitzaldi eta prestakuntza saio teorikoak eta praktikoak izan zituzten. Autoritate horien artean zeuden Paco Guerra 5 Izarreko Epaile Internazionala, David Hamer Britania Handiko Federazioko Paradessagge kordinatzaile ohia, Sophie Wells gaurko 5. graduko txapeldun Paralinpikoa, Nicolas Escott eta Raul Pinteño kirol teknikariak, David Rincon eta Manuela Rodriguez kirol psikologoak, Marta García eta Mar de Echevarria (Equidinamia) zaldi-fisioterapeutak eta Mihaela Nemes hipikako desgaitasun sailkatzailea.
Fatima Cao Espainiako Hipika Errege Federazioko hipika egokituaren kordinatzaileak jardunaldiak zuzendu zituen.