HÍPICA Hace 8 años

Nafarroako Behizainen Txapelketako 1. Faseko emaitzak

Nafarroako Behizainen Txapelketako 1. Faseko emaitzak

Joan zen igandean, apirilak 1, Zolina Hipika Klubean izan zen Nafarroako Behizainen Txapelketako 1. Fasea non zaldizkoek eta amazonek parte hartu zuten hiru kategoritan: hasiberriak, erdi-mailako proba, eta absolutua.

 

Hasiberrien artean, Sofía Royok eta Jasper-rek osatutako bikotea hoberena izan zen. Erdi-mailako lehiaketan Oscar Palacios eta Duke Brandy nagusitu ziren eta absolutuan Carlos Nicuesak eta Juncok irabazi zuten.

 

Gauzak horrela, hirurak txapelketako sailkapenetako buruak dira eta saiatuko dira lehenengo postuan mantentzen datorren apirilaren 22an (igandea) Faltzeseko Zahorí Hipika Klubean lehiatuko den 2. fasean.

 

1. faseko emaitzak atxikita daude

📄 Documentos relacionados