Natalia Quintana Plágaro amazona nafarrak parte hartu zuen apirilaren 6tik 8ra Normandiako Deuville herrian lehiatutako hipika egokituaren CPEDI*** Lehiaketa Internazionalean Espainiako Selekzioarekin. Sonia Villalba Van Dijk-ek (Madril), Olga Yorda Breasek (Katalunia) eta Iker Beitia Astondoak (Euskadi) ere talde espainiarra osatu zuten. 11 Naziotako espezialista hoberenek parte hartu zuten. Alegia, Alemania, Frantzia, Australia, Belgika, Mexiko, Saudi Arabia, Britainia Handia, Brasil, Hong-Kong , Herbehereak eta Espainia. lurraldeetakoak.
Eric Estrier Lehiaketako Presidentearen hitzetan, topaketak hipika diziplina honetako atleta hoberenak bildu zituen kirolarien eta zaldien garapen teknikoa erakutsiz. Guztira 40 bikote gailenek parte hartu zuten.
Nicolás Escot Saéz eta Pepe Martínez entrenatzaileek, Fátima Cao, Espainiako Hipika Errege Federazioko diziplina honetako kordinatzaileak, Patxi Jiménez Huarte, Nafarroako Hipika Federazioko Presidentak eta Mariangeles Plágaro, Espainiako Hipika Egokituaren Elkarteko Presidenteak talde espainiarri lagundu zioten.
Modu berean, azpimarratzekoa da Ana Tirapegui Eslava eta Karine Manrique Laurentie epaile nafarrak gonbidatuak izan zirela Lehiaketako proba ezberdinetako arbitrajea partekatzera epaile internazionalekin. Hain zuzen, Anne Prain 5 izarretako epaile internazionalak gonbidatu zituen. Haientzat ohorea izateaz gain, esperientzia oso positiboa izan zen irizpideak bateratzearen eta reprisen puntuazio-linearen aldetik.
Laura Flessel, bitan Eskrimako txapeldun olinpiko ohia eta gaurko Frantziako Kirol Ministroa izan zen bai lehiaketan, bai sari-banaketan.