Joan zen asteburuan, Estíbaliz Dorronsorok eta bere zaldiko Esbelto X-k parte hartu zuten ANCCEk antolatutako Kirol Garapen Planaren jardunaldietan. Madrilgo Sun Pointeko instalazio berrian izan ziren eta Daniel Martinez zaldizko olinpikoak zuzendu zituen.
"Esperientzia ona izan da. Esbelto primeran portatu da eta Danielek etxerako lanak jarri dizkigu maila hobetzeko. Orain tokatzen zaigu etxean ilusio handiz lan egitea", adierazi du Estíbalizek.