Nafarroako Selekzioak Avilara bidaiatu du gaurtik igandera El Quemado finkan izango den Zalgurdietako Errege Kopan lehiakatzeko.
Nafarroa ordezkatuko duten kirolariak:
Limoneras:
- Cristina Martín Martín eta Tirso Santamaría Zudaire, "Garnet" zaldiarekin.
- Mª Carmen Goiburu Esnaola eta Juan Goiburu Esnaola "Polo"-rekin.
Troncos:
- David Aramendía de Esteban eta Jaime Ruiz Villareal, "Weron", "An Especial" eta "Dante Mon" zaldiekin.
- Isidro Ongay Aldunate eta Adela López Ramallal, "Ricky", "Capone II" eta "Jimmy" zaldiekin.
Cuartas:
- Ernesto Colman Mena eta Rocío González, "Black Shadow", "Vizier", "Joe Black", "Sam", "Curios" eta "Wiston" zaldiekin.
Eladio Yanguas Jimenez taldearen nagusia izango da eta haiekin batera bidaiatu du Patxi Jimenez Huartek, Nafarroako Hipika presidenteak eta Juan Antonio Real García de Quiros teknikariak ere bai.
Gaur Heziera probak lehiatuko dira, bihar Maratoikoak eta igandean, Maneiukortasunenak.
Zorte on guztiei!
LORTUTAKO EMAITZAK
Nafarren parte hartzea arrakastatsua izan zen:
- Carmen Goiburu Esnaolak eta Juan Goiburu Esnaolak lehenengo postua eskuratu zuten "Polo"-rekin Limoneras modalitateko Maneiukortasunaren proban, eta bigarren postua Hezieran
- Cristina Martín Martínek eta Tirso Santamaria Zudairek paper ona egin zuten "Garnet"-ekin Limoneras diziplinan proba guztiak betetzen.
- Isidro Ongay Aldunate (Nafarroako Hipika Federazioko batzordekidea) eta Adela López Ramallal hirugarrenak izan ziren "Ricky", "Capone II" eta "Jimmy" zaldiekin Troncosetako Heziera proban.
- Ernesto Colman Menak eta Rocío Gonzálezek Cuartas modalitateko Heziera probako 1. postua, Maratoiko bigarrena eta Maneiukortasuneko hirugarrena lortu zituzten "Black Shadow", "Vizier", "Joe Black", "Curios", eta “Wiston" zaldiekin.