HÍPICA Hace 7 años

Natalia Quintana, 2018ko Espainiako Hipika Egokituaren Txapelduna

Natalia Quintana, 2018ko Espainiako Hipika Egokituaren Txapelduna

Segovian, maiatzaren 31tik ekainaren 4ra Espainiako Txapelketa lehiakatu eta gero, Natalia Quintana Plagaro urrezko dominarekin itzuli da etxera berriro. Edizio honetan, titulua lortu du Walino zaldi berriarekin eta Nicolas Escott entrenatzailearekin.

 

“Parte hartzea %30a igo denez, maila handiagoa izan da bai bikoteen kalitate eta noten ikuspuntutik, bai epaileen exijentziaren aldetik". 

 

“Txapelketak giro eta antolakuntza bikaina izan ditu. Cecyl-Amtunak beti primeran zaintzen gaitu, aurten inskripzioak eta boxes haien esku egon dira eta gauza guzti hauengatik eta gehiagorengatik, beti plazer bat da Segovian lehiakatzea".

 

“Modu berean super polita izan da arrakastak  partekatzea beste heziera klasikoko zaldizko nafarrekin. Elkar animatu dugu, eta guztiok harro gaude lortu dugunaz".

 

“Lan egingo dugu hurrengo txapelketetan arrakasta gehio lortzeari begira”.

📸 Más imágenes