Atzo Nafarroako ONCE-ren 2018ko Sari Solidarioen gala ospatu zen Civivox Iturraman. Sari hauek esker ona ematen diete desgaitasun duten pertsonen aldeko sentsibilizazioa eta gizarteratzea lantzen dituzten elkartei, instituzioei, enpresei eta hedabidei.
Nafarroako Parlamentuko presidente Ainhoa Aznarezek, Kontseilu Nagusiko presidenteorde Patricia Sanzek, Nafarroako ONCEko presidente Valentín Fortúnek, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria Mª José Beaumontek; Espainiako Gobernuko delegatua Carmen Albak eta CERMIN-eko presidente Mariluz Sanzek parte hartu dute, besteak bestek.
Biki Blasco Hipika eta Zaldi-terapia Zentroak entitatearentzako saria jaso du "bere ibilbide osoan desgaitasun duten pertsonen alde originaltasunez lan egiteagatik. Alegia, Zaldi-terapiaren bitartez erabiltzaileei eta haien familiei laguntzeagatik".
Gala honetan, Biki Blascok bere familaren eta laguntzaile-talde osoaren eta Nafarroako Hipika Federazioko presidente Patxi Jiménez Huarteren laguntza izan zuen.