HÍPICA Hace 7 años

Emaitzak: Nafarroako Ponien Heziera Klasiko Txapelketa eta Nafarroako Kirol Jokoak

Emaitzak: Nafarroako Ponien Heziera Klasiko Txapelketa eta Nafarroako Kirol Jokoak

Ponien kategoriako eta hasiberrien eta promozio mailetako Heziera Klasikoaren Nafarroako Kirol Jokoetako Finala lehiatua izan zen joan zen igandean, hilak 17, Añezkar Hipika Klubean. Bertan 31 bikotek parte hartu zuten.

 

6 amazonak parte hartu zuten Hasiberrien lehiaketan non Izco zaldia protagonista izan zen. Podiumeko hiru tokietatik lehenengo bi lortu zituen. Irene Jimenez Cerdanekin txapeldun izan zen (129,7 puntu) eta ondoren, bigarren postua lortu zuen Paula Escudero Escaladarekin soilik sei dezima gutxiago izaten. Uxue Rodríguez Merino eta Pecas hirugarrenak izan ziren.

 

Parte hartzaile gehienek Promozio kategorian parte hartu zuten. Guztira, 25 kirolarik lehiatu zuten (2 zaldizko eta 23 amazona). Beste kategoria bezala, hau lehia handikoa izan zen. Lehendabiziko hiru sailkatuen arteko diferentzia 3 puntukuoa izan zen.

 

Dania Gutierrez Diaz-Moreno hoberena izan zen Jairorekin (131,9 puntu). Leyre Ripodas Echarri eta Negro bigarrenak izan ziren puntu batera, eta Ainara Esandia Aldaya eta Babieca hirugarrenak txapeldunek baino bi puntu gutxiagorekin lortzen. 

 

Emaitza osoak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados