Espainiako Ponien Txapelketako modalitate osoa, jauziarena eta heziera klasikoarena lehiatuak izan ziren Segoviako Gaztela eta Leoneko Hipika Zentroan ekainaren 25etik 27ra.
Heziera Klasikoko diziplinan Ane Martin Ladron Espainiako Ponien Txapelduna izan zen Konprinz izeneko zaldiaren gainean. Lan bikaina sinatu zuen hiru egunetan lehenengo posizioan sailkatzen.
Nafarroako Hipika Federazioko presidente Patxi Jimenez Huartek Urrezko Domina ipini zion sari-banaketan.
Arrakasta honetaz gain, Espainiako Selekzioak amazona nafarra hautatu du datorren Europako Txapelketan parte har dezan.