Espainiako Hipika Errege Federazioak proiektu hau antolatu du Hipika Federazio Internazionalaren laguntzarekin. Biki Blasko Zaldi-terapia eta Hipika Zentroan uztailaren 17an eta 18an gauzatu dira jardunaldiak.
Patricia Nadoux Hipika Federazio Internazionaleko "consultant" eta Fatima Cao Espainiako Errege Federazioko diziplina honen koordinatzailea hizlariak izan ziren.
Jardunaldiek saio teoriokoak, banakako lan saioak pistan, lehiaketako entrenamendua, iradokizunak eta reprisen ikustea izan zituzten prestatutako egitaraua jarraituz.
Jende askok parte hartu zuten. Haien artean, Nafarroako, Euskadiko eta Aragoiko zaldizkoak, amazonak eta teknikariak zeuden.
Nafarroako Hipika Federazioko Presidentea Patxi Jimenez Huartek parte hartu zuen jardunaldien irekian eta itxieran eta Espainiako Hipika Errege Federeazioak eskainitako parte-hartze ziurtagiriak banatu zituen. Presidenteak azpimarratu zuen Federazioak diziplina honekiko duen konpromisua promozioaren, formakuntzaren eta lehiaketaren bitartez. Modu berean, Akitaniako Federeazioarekin sinatutako akordioari buruzko informazioa eskaini zuen.
Biki Blasko Nafarroako Federazioko diziplina honetako batzordekideak eta Maria Angeles Plagaro Espainiako Hipika Egokituaren Federazioko presidenteak hausnarketa positibo hauek babestu zituzten.