Nafarroako Hipika Federazioaren urteroko Gala ospatu zen joandako larunbatean, hilak 26, Iruñeko Hiru Errege Hotelean non aurreko denboraldiko zaldizko eta amazona onenek merezitako esker ona izan zuten.
Hirurehun gonbidatu inguruk parte hartu zuten ospazin honetan. Autoritateen artean, Patxi Jiménez presidenteak zuzendutako Zuzendari-Batzordeaz gain, ohorezko gonbidatu gehiago bildu ziren: Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari-kudeatzailea Ruben Goñi, Kantabriako Hipika Federazioko presidentea Roberto Laherranz, Aragoiko Hipika Federazioko presidentea Mauricio Silva, Errioxako Hipika Federazioko presidentea Federico García, Euroligako komisarioa eta ACBko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioko kidea den José Manuel Ortiz De Zárate eta Nafarroako Ehiza Federazioko presidentea José Ángel Remirez, besteak beste.
Sari-banaketa ospatu baino lehen, Patxi Jiménezek hitza hartu zuen denboraldia laburbiltzeko eta Nafarroako Hipika Federazioa osatzen duten guziten lana eskertzeko: “Denboraldia bikaina izan da gure zaldizkoen eta amazonen jarduera zoragarriarengatik txapelketa autonomikoetan, nazionaletan eta internazionaletan. Hala ere, ezinezkoa izango litzateke beste eragileen laguntzarik gabe: klubak, teknikariak, epaileak edo batzordekideak. Modu berean, eskerrak eman nahi dizkie gure kirolari gazteen gurasoei, hipikan aritzen hasten laguntzeagatik”.
Emozio handiko diskurtso honen ondoren, Espainiako Txapelketetan protagonstak izan ziren zaldizkoek eta amazonek, haien saria jaso zuten:
Heziera Egokituan, saridunak honako hauek izan ziren:
• Natalia Quintana Plágaro, Espainiako Txapelduna Heziera Egokitutako I. eta II. Graduen mailetan.
• Saioa Iturri Arlegui, Espainiako FEDDI Txapelduna Egokitutako I. eta II. Graduen kategorietan.
• Iosu Resa Ahechu, Espainiako FEDDI Txapeldunorde Lehiaketako I. eta II. Graduen kategorietan.
Heziera Klasikoan:
• Diego Martínez del Moral, Txapelduna 25 urtez azpiko Espainiako Txapelketan.
• Ane Martín Ladrón Espainiako Txapelduna Ponien kategorian.
• Antonio Laiz Zandio Espainiako Txapelduna Kriterium kategorian.
TREC modalitatean:
• Marina Zapata Gutiérrez Nafarroako Selekzioko amazonak brontzezko domina irabazi zuen Espainiako Trec Txapelketan.
• Vanessa Bravo Betelu Nafarroako Selekzioko amazonak brontzezko domina irabazi zuen Espainiako Trec Txapelketan.
Zalgurdietako diziplinan:
• Isidro Ongay Aldunate-k eta Adela López Ramallal-ek brontzezko domina irabazi zuten Taldekako Espainiako Zalgurdi Osoko Txapelketan.
Sari hauek banatu eta gero, Nafarroako Txapelketetakoak eman ziren eta argazki familia egin zen.
Ekitaldi honetako argazkiak ondorengo estekaren bitartez:
http://www.fnhipica.com/fotos/