Joandako igandean, Marina Zapatak gidatutako Trec hastapen Klinik-a gauzatu zen Arizkungo Ordoki Hipika Kluban. Marina Nafarroako Federazioko Trec diziplinako batzordekide da.
25 ikaslek ezaguera tekniko-praktikoak ikasi zituzten. Hain zuzen ere, modalitate honetako lehiaketa osatzen duten probetaz: Orientazioa eta mapen erabilpena (POR), Aireetako Proba (PAR) eta lur anitzeko probak (PTV).
Ordoki Hipika Zentroko zuendari Reynaldo Armendariz eta Nafarroako Hipika Federazioko presidente Patxi Jiménez Huarte gerturatu ziren jardunaldira.