HÍPICA Hace 7 años

Nafarroako Hipika Federazioko zaldizko José Romera LE CENTAURE-ko txapelduna

Nafarroako Hipika Federazioko zaldizko José Romera LE CENTAURE-ko txapelduna

José Romerak irabazi zuen otsailaren 8tik 10era izandako 2019ko LE CENTAURE proba.

Gauez lehiatutako orientazio probarik gogorrena da 100 kilometroko distantzia egin behar delako ilunaren argirik gabe Gavarres-ko eta Ardenya-ko mendietako bideetatik eta zidorretatik. Zaldi Turismo Federazio Internazionalak antolatutako txapelketa hau Gironako Llagostera Caballo de Mar zentrotik garatu zen.

Guztira, Frantziatik, Holandatik, Ingalaterratik, Errusiatik eta Espainiatik etorritako 50 zaldizkok eta amazonek parte hartu zuten eta probaren egunean bertan ezagutu zuten ibilbidean.

Zorionak Romerari hipka nafarrentzat lortutako kirol arrakastarengatik!

📸 Más imágenes