Joandako asteburuan, Diego Martínez del Moral zalidzko nafarrak parte hartu zuen Alcalá de Henaresko Las Cadenas Hipika Zentroak antolatutako U25 Heziera Klasiko Lehiaketa Internazionalean For Olimpic Games izeneko zaldiaren gainean.
Ostiralean izandako Ertaineko II-ko proban Martínez del Moralek lehenengo posizioan amaitu zuen batez besteko 66,941%-eko puntuazioa lortuz. Hain zuzen ere, Margherita Josi amazona italiarraren eta Le Contendro zaldiaren aurrean geratu zen (66,821%). Modu berean, igandean ere Sari Nagusia irabazi zuen.
Zaldizko nafarra epaitu zuten epaileak honako hauek izan ziren:Anna Eliseeva (RUS), Susanne Baarup (DEN), Maja Stukelj (SLO), Francisco Guerra (ESP) eta Ulrike Nivelle (GER).
Lerro hauen bitartez Las Cadenas Hipika Zentroa zoriondu nahi dugu lehiaketan izandako arrakastarengatik bai antolamenduaren, bai gauzatzearen ikuspuntutik.