HÍPICA Hace 7 años

Emozio handiko Nafarroako Zalgurdietako Txapelketa

Emozio handiko Nafarroako Zalgurdietako Txapelketa

Beroa nabarmendu zen Nafarroako Zalgurdietako Txapelketaren hasiera

 

Nafarroako Zalgurdietako Txapelketako Oztopoetako 1. fasea lehiatua izan zen joandako igandean, hilak 24, Erriberriko "La Pinturita" Finkan. Bertan 10 zalgurdik parte hartu zuten, zazpi aritu ziren "Limoneras" izeneko modalitatean (zaldi batekoa) eta hiruk lehiakatu zuten Enborren modalitatean (bi zaldikakoa).

 

Lehenengo fase honetan antolatzaileek maila handiko ibilbide bat prestatu zuten ateak, oztopoak eta urmael txiki baten bitartez. 

 

Enborren modalitatean, Eladio Yanguasek zalgurdian arazo bat izan eta gero, Juan Goiburuk eta Isidro Ongay-k emozio handiko duelua protagonizatu zuten irabazteko. Goiburuk ez zuen akatsik izan eta ibilbidea bete zuen sei minutu eta 12 segundotan. Ongay-k bi zigor jaso zituen eta bigarren posizioan amaitu zuen liderratik 12 segundora. 

 

Limoneras modalitateak bi kategoria izan zituen. Absolutuan lau parte-hartzailek lehiakatu zuten eta beste hirurek junior kategoriako lehia protagonizatu zuten. 

 

Helduenen proban Javier Alsuagak eta Carmen Goiburuk elkarren arteko duelu zoragarria izan zuten eta berriro zigorrak erabakigarriak izan ziren. 

 

Lehenengo txandan Javier Alsuaga hobeto aritu zen eta zazpi segundoko abantaila lortu zuen bere alde. Bigarrenean, Carmen guztira ematera atera zen bigarrenean eta Javier aurreratu zuen bi segundorengatik. Hala ere, bos segundoko zigor batek bigarren postuan mantendu zuen. Lazaro Miguel hirugarren izan zen irabazletik minutu batera.

 

Azkenik, juniorren emanaldia gozatu ahal zen. Mencia Martinezek lan bikaina sinatu zuen bi txandak irabazten eta Carlota González bigarren eta Alvaro Ortega hirugarren izan ziren.

 

Ikusi bideoak eta argazkiak ondorengo esteken bitartez:

https://www.fnhipica.com/foto/160/i-jornada-cto-navarro-enganches-obstaculos-240319

 

https://www.fnhipica.com/videos/

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados