Txapelketari buruzko informazio orokorra. Hurrengo egunetan Espainiako Hipika Errege Federazioak behin betiko egitarua, baldintza teknikoak eta Txapelketako Arauak argitaratuko ditu.
Data:
Ekainaren 14tik 16ra.
Tokia:
Zarikiegin (Nafarroa) kokatuta dagoen Zizur Hipika Zentroa.
Kategoriak:
Absolutu mistoa, emakumezkoa eta 16 urtez azpikoa.
Lehiaketako pista:
Kanpokoa (geotextil).
Zaldiendako zerbitzuak:
180 gehienezko 3x3ko Box eramangarriak.
Ostatua eta mantenua:
Taldeen kontu egongo da.
Zizur Hipika Zentroak jatetxea dauka bere instalazioetan.
Zizur AC Hotela instalazioetatik gertu dago eta hitzarmena du Batzorde-Anoltatzailearekin ondorengo prezioak eta zerbitzuak eskaintzeari begira:
- Banakako gela eta gosaria: 68€
- Gela bikoitza eta gosaria: 76€
- Gela hirukoitza gela eta gosaria: 102€
Ohar informatiboa:
Lehiaketaren zehar gauak kamioietan pasatu nahi izanez gero, abisatu beharko da inskripzioa egiterakoan.
Zaldiak:
Talde parte hartzaileak zaldien lekualdatzearen kostuaz arduratuko dira.
Batzorde Antolatzailea taldeen box-etaz arduratuko da, lastoa inskripzio prezioaren barne dago eta beste box bat eskainiko da "guadarnés" bezala.
Lehiaketako bulegoan zerbitzu gehiago eskatu ahalko dira: Lastoa (5€), Belarra (8€) eta Biruta (8€) (Aste bat lehenago eskatu beharko da).
Inskripzioak:
Transferentziaren bidez egin beharko da Espainiako Hipika Errege Federazioari inskripzio orria erantsiz.
Irekiera data: 2019/05/27 - Itsiera data: 2019/06/04
Talde bakoitzaren kuota: 1200€.